Europako Batzordearen ustez, eOsasuna izan daiteke EBko sektore garrantzitsuenetako bat eta horregatik eskatu du esparru horretako negozio ereduei buruzko txosten bat egiteko. Dokumentua egin duten RAND Europe eta CapGemini erakundeen iritziz, tele-medikuntza eta errezeta elektronikoa bezalako ekimenak barne hartzen dituen merkatu honek 15.619 milioi euro inguru sortuko ditu 2012rako, %2,9ko urteko hazkundeak izango dituelarik.
Sektore ekonomiko berria izateaz gain, eOsasunak
EBren hainbat erronka konpon ditzake, esaterako, biztanleriaren zahartzea eta gobernuek jasan behar dituzten Osasun gastuen igoera handiak. Horregatik, txostenak gomendatzen du eOsasunean oinarritutako negozio ereduak sustatu beharko liratekeela eta hainbat neurri iradokitzen ditu erakunde publikoentzat:
- Proiektu pilotuak abiaraztea eOsasuneko negozio ereduak esperimentatzeko.
- Praktika onak eta parametroak partekatzea, hainbat herrialdetako ekimenak konparatzeko.
- Zerga kenkariak eta bestelako pizgarri publikoak ezartzea eOsasuneko sistemen inbertsioentzat.
- Osasuneko profesionalen autentikazioa eta mediku artxiboen truke elektronikoa bideratzeko legedia argitzea.
- Erronka teknologikoak konpontzea interoperagarritasuna sustatuz eta estandar medikuak sortuz.