Europako Batzordeak ekintza plan bat ezarri du EBko merkataritza elektronikoaren bolumena bikoizteko 2015. urterako. Batzordekideen iritziz, merkataritza elektronikoak abantaila ugari ditu: enplegu gehiago sortuko da, aukera eskainiko du landa eremuetan zerbitzua emateko eta Internet bidezko erosketen prezioak murriztuko dira.
Datuak esanguratsuak dira:
- Interneteko ekonomiak 2,6 enplegu sortzen ditu offline galtzen den postu bakoitzeko
- Interneteko prezio baxuagoek sortzen dituzten irabaziak 11.700 milioi eurokoak omen dira, Europako BPGaren %0,12 alegia.
- Merkataritza elektronikoa erosketa guztien %15era iristen denean (gaur egun %3,4 baino ez dira), kontsumitzaileentzako irabaziak 204.000 milioi eurokoak izango dira, Europako BPGaren %1,7. Zenbait herrialdek %20 hazkundeak izan litzakete merkataritza elektronikoari esker.
2015erako planteatutako helburuak lortzeko, Batzordeak zenbait oztopo desagerrarazi nahi ditu:
- Eskaintzen gardentasun eza
- Eskaintzak alderatzeko zailtasunak
- Soilik zenbait herrialdetan eskuratu daitezkeen eskaintzak
- Ordainketa bideak garestiak dira eta ezin dira beti herrialde guztietan erabili
- Garraiobideak ez dira egokiak eta garestiak dira
- Auziak konpontzeko zailtasunak
- Legez kanpoko edukiak desagerrarazteko zailtasunak
- Ziber-krimena hedatzeko arriskuak