Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak weberako edo sakelakoetarako erabilgarritasun sozialeko mikro-aplikazioen lehiaketa bat antolatu du. Txapelketaren xede nagusia zentro akademikoaren 125. urteurrena ospatzea da eta bereziki zuzenduko zaie graduko nahiz gradu-ondoko ingeniaritza ikasketetako ikasleei.
DeustoTech ikerketa zentroaren laguntza duen lehiaketa honek "teknologiaren bidez mundu hobea sortu nahi dutenen" sormen teknologikoa sarituko du. Hala, aplikazio komertzialak asmatzeko gaitasuna baino gehiago, aplikazio horiekin ingurumena hobetzeko gaitasuna sarituko da.
Antolatzaileek proposatu dute krisialditik ateratzen, iraunkortasuna edo justizia soziala hobetzen edo larrialdiak kudeatzen laguntzeko aplikazioak izan daitezela. Lehiaketa zabalik egongo da otsailaren 21era arte. Saritutako taldeko kide bakoitzak azken belaunaldiko Motorola Xoom sakelako bat jasoko du eta DeustoKabi haztegiaren aholkularitza era bai jakiteko zein aukera duten start-up bat sortu eta ideia produktu bihurtzeko.