Barne Sailak Eusko Jaurlaritzako gainontzekoengandik bereizitako bere sistema informatiko propioak dauzka. Horregatik, Softwarea Kudeatzeko Bulego Tekniko bat martxan jartzen lagunduko dion enpresa baten bila ari da. Erakunde berri horren funtsezko xedea izango da hainbat ekintza definitzea, egungo aplikazioak eraldatzeko eta erakundearen helburu estrategikoak betetzeko beharko diren etorkizuneko eredu bihurtzeko.
Zehazki, enpresa esleipendunak softwarea kudeatzeko proiektu plan bat definitu, entregatutako programen kalitatea gainbegiratu, lidergo eta prestakuntza arloetako aldaketa teknologikoa kudeatu eta etengabeko euskarria eskaini beharko du. Zerbitzu horiek guztiak emateko, konpainiak kanpoko hainbat aholkulari izan beharko ditu -horietako batzuk J2EE teknologietan esperientzia dutenak-, ekimen honetan esklusiboki jardun dezaten.