Weba eratuta eta Sarean argitaratuta dugula, orrialdea ezagutaraztera bideratu behar ditugu gure ahaleginak, eskura ditugun baliabide guztiak erabiliz, webeko bisitak sustatzeko eta gure orrialdea Interneten ezagun bihurtzeko. Egokiro promozionatu behar dugu, beraz, eta, horretarako, web orrialdearen helbidea ahal beste lekutan sartzea lortu behar dugu, bai Interneten barruan bai Saretik kanpo.