NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikastaroa Sortu zure blog korporatiboa WordPress-ekin

  • Data: 2009/06/15-tik aurrera 2009/06/18 arte
  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara
  • Iraupena: 20 ordu
  • Lekua: Zamudioko Teknologi Elkartegia. ESI eraikina, #204
  • Honek emana: Sareblog S.L.
  • Irakaste hizkuntza: Gaztelania
  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Antolatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala

Informazio gehiago

info@bizkaiadigitala.net
944536262
Blog-ei buruzko ikastaroa eta blog-ak sortu, kudeatu eta mantentzeko beharrezko tresnak.

Blog-ekin aro berri bat hasi da komunikazio digitalean, eta horiei esker, web gune tradizionalek baino abantaila handiagoak dituzten web guneak sor daitezke enpresentzat. Blog-en bidez, irakurle eta bezeroek komunikazio prozesuan parte har dezakete eta lehen eskuko informazioa eskura dezakete euren enpresa behar bezala zuzentzeko eta bezeroak gogobetetzeko eta, ondorioz, negozioa handitzeko.

Zure blog propioa sortzen, administratzen eta mantentzen ikasiko duzu, maila pertsonalean zein korporatiboan, ikastaroan ariketa eta praktika ugari egingo dira eta.

Nori zuzenduta dago? Web orri tradizionaletatik haratago joan nahi duten eta blogosferan sartu nahi duten guztiei, maila partikularrean zein enpresa mailan.

Programa 

1.- Blog-ak: Blogen historia laburra, zer dira?, web gune tradizionalen aldean dituzten abantailak, blog pertsonalak versus blog komertzialak.
2.- WordPress: zer da? Nola funtzionatzen du (PHP y MySQL)?
3.- WordPress deskargatu eta instalatu.
4.- WordPress-en administrazio panela.
5.- Edukien argitalpena: sarrerak, orriak, estekak.
6.- Edukien administrazioa: sarrerak, orriak, kategoriak eta estekak.
7.- Funtzionalitate berriak: plugin eta widget-ak.
8.- Aurkezpena: blog-eko gaiak, itxura eta diseinua.

Ariketa eta praktikak, gaiak irakatsi bitartean.




ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 25 25 95

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: