Bilatzaileen erabilerarako emaitzen optimizazioa (SEO) izan ohi da orain arte web orrialderantz trafikoa bideratzeko modu onena, publizitatean eginiko inbertsioa alde batera utzita. Altavista (laurogeita hamargarren hamarkadan), Yahoo eta Google (azken urteotan) bezalako bilatzaileen funtzionamendua behar bezala ezagutzea giltza izan da web orrialde bateko bisitak eragiteko orduan.
Dena den, azken urteotan etengabeko hazkundea gertatzen ari da gizarte baliabideen esparruko trafikoaren sorreran, halaber Google orrialdean posizionatzeko orduan eragile nagusienak izango liratekeela kontuan hartuta.
Hori dela-eta, funtsezkoa da bere funtzionamendua zein bere algoritmoena ezagutzea; arreta berezia merezi du Facebook orrialdeak, une honetako lider paregabea izateagatik.