Tim Bernessek proposatutako WEB SEMANTIKOA oraindik urrun ikusten den honetan, webari balio semantiko handiagoa ematea ahalbidetzen duen teknologia ari da agertzen.
Teknologia horiek erabilgarriagoa eta baliagarriagoa egiten dute gure informazioa. Horietakoak dira mikroformatuak, RDFa-a eta GRDDL-a. Ikastaroaren lehen zatian, mikroformatuak aztertuko ditugu batez ere, nahiz eta lehenago aipatutako beste teknologia batzuez ere jardungo garen. Mikroformatuak informazioari balio semantiko handiagoa emateko sortu dira, Interneten jada erabiltzen diren estandarrez baliatuta.
Gaur egun gehien erabiltzen diren teknologiak zein diren aztertuko da, baina Interneteko etorkizuneko joera berriei begiratutxo bat ere egingo diegu: web soziala, web nonahikoa, web mugikorra, gauzen Interneta, Internet denbora errealean...
Norentzako: Diseinatzaileentzat, garatzaileentzat, eta, oro har, Interneti begira dagoen enpresa, elkarte edo talde ororentzat.Teknologia semantiko berri hauek ezagutu nahi dituen edonorentzat. Komenigarria da oinarrizko ezagutza izatea HTMLz (edo XHTMLz)
Helburuak: Web semantikoa xehetasunez ezagutzea eta mikroformatuak, RDFak nahiz GRDDLak gure aplikazioetan, webetan edo jardueran aplikatzen ikastea, balio erantsia gehituz.
Programa
1. MODULUA
• WEB SEMANTIKOA eta web semantikoa
• Web semantikoetarako teknologien aurkezpen laburra
• Zer dira mikroformatuak?
* Mikroformatu-motak
* Lotura-motako mikroformatuak
* Harremanak definitzeko mikroformatuak
* Tokiak definitzeko mikroformatuak
* Pertsonak definitzeko mikroformatuak
* Ekitaldiak definitzeko mikroformatuak
* Kritikak definitzeko mikroformatuak
* Sindikazio-sistemak definitzeko mikroformatuak
• Adibide praktikoak
* http://microformats.org/wiki/examples-in-the-wild
* http://microformats.org/wiki/implementations
• Sortzeko erremintak
• Erabilera-adibideak
2. MODULUA
• RDFa
• RDFa-a
* Zer da?
* Erabiltzeko aukerak
• GRDDL-a
* Zer da?
* Erabiltzeko aukerak
• Teknologia semantikoen erabileren egungo adibideak
3. MODULUA
• Web soziala
• Web nonahikoa
* Web mugikorra
* Gauzen Internet
• Real Time Web - Sarearen joera eta erabilera berriak