NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia Proiektuen Zuzendaritzari eta PMI®-ko PMP® nazioarteko ziurtapenari buruzko mintegia Teknologia Elektronikoen eta Informatika eta Komunikazio Teknologien arloko profesionalentzat

  • Data: 2010/09/10
  • Ordutegia: 11:30etatik 13:30era
  • Iraupena: 2 ordu
  • Lekua: Eraikin Nagusia - Arabako Teknologi Parkea - Miñao
  • Honek emana: PMAsesores
  • Irakaste hizkuntza: Gaztelania
  • Agentzia koordinatzailea: Araba Enpresa Digitala
  • Antolatzailea: GAIA - Araba Enpresa Digitala

Informazio gehiago

info@arabadigitala.com
945001160
Mintegi honen bidez, Teknologia Elektronikoen eta Informatika eta Komunikazio Teknologien (TEIK) profesionalak, Proiektuen Zuzendaritzar hurbildu nahi ditugu; horretarako, PMI®-ko PMBOK® hartuko fs erreferentziako metodologiatzat. Metodologia honi esker, prestakuntza jaso dutenek euren ezagutzak egiaztatu eta ziurtatu ahal izango dituzte. Beraz, proposatzen den jardunaldian, ziurtatzeko prozesuari buruzko eta ikastaroan jasotako gaitasunen ebaluazio-azterketei buruzko zalantzak eta gaiak argitzeko aukera izango dute.

Sarrera gisa egiten den mintegi honetan, bertaratuek behar duten informazioa lor dezakete eta ondoko programan izena eman baino lehen izan ditzaketen zalantzak argitzeko aukera izango dute: Kudeaketan Profesionalizatzea / Proiektuen Zuzendaritza eta PMI®-ko PMP® Nazioarteko Ziurtapena prestatzea.

Egitaraua

 

1. Proiektuen Zuzendaritza profesionalizatzea, Negozioen arrakastaren giltza moduan.
2. Proiektuen Zuzendaritzako kultura sortzea. Metodologien erabileraren garrantzia (denon hiztegia, aurreikuspenak, etekina arrakasta)
3. Negoziorako proiektuak duen balioa aztertzea: lehentasunak finkatzea, negozioen azterketa, arrakastaren irizpideak identifikatzea, helburuak finkatzea eta proiektuaren irismena definitzea.
4. Proiektuen Liderraren gaitasunak (Lidergoa- ekipoak kudeatzea, sinesgarritasuna eta gatazkak kudeatzea)
5. Plan errealista burutzeko giltzarriko parametroak: oinarrizko lerroak (baliabideak kalkulatzea, aurrekontuak egitea, kronograma eta arriskuaren azterketa)
6. Proiektuaren kontrolerako erremintak: arriskuen eta gatazken kudeaketa, ekipoaren konpromisoa, etekin neurriak (metrikoak), etorkizunerako aurreikuspenak, birplanifikatzea eta aldaketen eta eraginkortasunaren aldeko ekintzen kontrola.
7. Proiektuen karpeta. Txostenak eta bilerak (sinesgarritasuna eta mobilizazioa).
8. Ikasitakoak, ezagutzaren kudeaketa (etorkizunerako planifikazioak, etengabeko hobekuntza).
9. Antolaketaren heldutasun-mailaren garapena (konpromisoa hobetzea, metodologiaren garapena, ziurtapena).
10. PMI eta PMP ziurtapenaren balioa.
11. Galderak eta eztabaida irekia.

 

Nori zuzendua:

Teknologia Elektronikoen eta Informatika eta Komunikazio Teknologien arloko organizazioetako pertsona guztiei, zehazki, beren lanpostuan aritzeko edo garapen profesionalerako behar dutenei eta, batik bat, proiektuburu lanetan aritzen diren edo proiektuetako taldeetako kide diren pertsona guztiei.




ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 25 25 95

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: