Helburua:
Itzulpengitzako atazak aplikazioen laguntzarekin lantzen ikastea, tresna hauek darabilten kontzeptuak bereganatzeaz bat.
Aplikazioaren erabilpen praktikoarekin batera, itzulpengitzako dokumentuen formatu desberdinak ezagutzen joango dira,
haien arteko bihurketak nola egiten diren ere aztertuz. Gainera, itzulpen-memoriak, glosarioak eta hiztegien sorrera eta kudeaketari ere garrantzia emango zaio. Arestikoa sakontzeko, interneten erabilgarri dauden tresna bereziak erabiliko dira itzultzailearen lanetan laguntzeko. Guzti honetan sakontzeko, bai dokumentuak bai softwarea nola itzultzen den irakatsiko da.
Nori zuzendua:
Itzultzaile profesionalak, eta itzulpengintza arloan aritzea nahi duten guztientzako bai profesionalak izatea helburu dutenentzako, bai noizbehinka zerbait itzultzea nahi dutenentzako.
Egitaraua
-OmegaT instalazioa: Windows, MacOS X eta Linux
-Itzulpenerako dokumentuen formatuak
-Dokumentuen bihurketak
-Itzulpenen proiektuak
-Etiketak, aldagaiak eta beste batzuk
-Itzulpen-memoriak
-Glosarioak
-Zuzentzaile ortografikoa
-Hiztegia
-Itzulpengintzako beste aplikazio libre batzuk
-Interneteko hiztegiak
-Itzulpengintza arloko posta-zerrendak