NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikastaroa
Enpresa DigitalaNoSQL: datu-baseen hurrengo belaunaldia

  • Data: 2012/02/22
  • Ordutegia: 9.00etatik 14.00etara
  • Iraupena: 5 ordu t'erdi
  • Lekua: Zamudioko Teknologi Elkartegia. Tecnalia eraikina, #204
  • Honek emana: Diego López de Ipiña
  • Irakaste hizkuntza: Gaztelania
  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Antolatzailea: Garaia Enpresa Digitala

Informazio gehiago

apunta@euskadinnova.net
902 760 008

Betiko datu-base erlazionalek askotan oso errendimendu txikia dute datuen aplikazio trinko mota batzuetarako; adibidez, agiri kopuru handia indexatu behar badituzte, bisita ugari jasotzen dituzten orriak erabili behar badituzte edo streaming bidez multimedia datuak bidali behar badituzte. Errendimendu txiki horren arrazoi nagusia ondokoa da: RDBMSko gaur egungo inplementazioek, irakurtzeko edo idazteko transakzio txiki baino ohikoetarako edo idazketa gutxiko transakzio luzeetarako optimizatuta daudela.

NoSQL —“not only SQL”— datu-base berrien ezaugarri nagusia, irakurketa/idazketa zama handiei aurre egiteko gai direla da, hala nola, gaur egungo 2.0 web atariek edo sare sozialek exijitzen dituztenei.

Ikastaro honen helburua NoSQL datu-baseen eragilea zer den, zein diren horren abantailak eta desabantailak beste datu-base erlazionalen aurrean, zein datu-base mota aurki ditzakegun eta zein diren joera berri honen ordezkari nagusiak azaltzea da, baita horien gaitasuna modu praktikoan aztertzea ere.

Zehazki, NoSQL datu-baseen kontzeptua berrikusita, batez ere datu-base erabilienen gaitasuna aztertuko dugu ikastaro honetan, “dokumentuetara bideratutakoak” (CouchDB bidez), eta “gako-balioko biltokiak” (Apache Cassandra bidez). Ikastaroa amaitutakoan, bertaratuak jakin dezake zein NoSQL datu-base mota egokitzen den hobeto berak dituen errendimendu handiko bilketa beharretara. Gainera, Facebook edo Twitter bezalako gune ohikoenetan zein bilketa mekanismo dituzten ulertuko du.


Programa

1. NoSQL datu-baseei buruzko sarrera 

a. Kontzeptua eta lotutako arloak
b. Ezaugarri nagusiak
c. NoSQL datu-baseen arkitektura
d. NoSQL konponbideen taxonomia
e. NoSQL datu-baseak erabiltzen dituzten enpresak

2. NoSQL gako-balioko datu-baseen bilketaren adibidea: Apache Cassandra 

a. Sarrera: ezaugarriak eta arkitektura
b. Sistema eragile ezberdinetan instalatzea
c. Cassandra Java edo Python izenekoetatik programatzea
d. API Thrift eta beste ezaugarri aurreratu batzuk
e. Aplikazioa urreratua Cassandran garatzea

3. Atsedenaldia  

4. Dokumentuetara bideratutako datu-baseak biltzeko adibideak: CouchDB 

a. Sarrera: ezaugarriak (bistak, eskemarik gabe modelatzea) eta arkitektura.
b. Sistema eragile ezberdinetan instalatzea
c. CouchDB HTTP-ren API HTTP
d. Aplikazioak Java edo Python izenekoetatik programatzea
e. Aplikazioa urreratua CourchDB-tik garatzea

5. Ondorioak 

a. NoSQL konponbideen arteko konparaketa
b. Beste aukera aipagarri batzuk: MongoDB, HBase
c. Nire enpresan nola aplikatu




ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: