NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikastaroa Web Mugikorra. Ezagutu eta ikasi web orrialdeak testuinguru mugikorrera egokitzen edo sortzen (Euskaraz) ** BETETA **

  • Data: 2009/04/21-tik aurrera 2009/04/22 arte
  • Ordutegia: 9:30etik 13:30era
  • Iraupena: 8 ordu
  • Lekua: Miramon Enpresa Digitala. Mikeletegi pasealekua 56,1. 20009 Donostia
  • Honek emana: Elurnet
  • Irakaste hizkuntza: Euskara
  • Agentzia koordinatzailea: Miramon Enpresa Digitala
  • Antolatzailea: Miramon Enpresa Digitala

Informazio gehiago

info@bicberrilan.com
943 000 999
Mugikortasuna da geure hurrengo erronka. Hori dela eta, garrantzitsua da ere faktore hori geure erakundeetarako aprobetxatzen jakitea. Ikastaro honetan web mota berri honen inguruko gailurik interesgarrienak, arazoak, konponbideak etab. ezagutzen saiatuko gara, eta aplikazio horietan garrantzitsuena testuingurua dela azpimarratuko dugu.

Web orrialdeen inguruko diseinu praktika onak ikasiko dira, baita jarraitu beharreko estandarrak etab. eta bereziki azpimarratuko da mugikorrei dagozkien interfazeen diseinuaren garrantzia. Hala ere, aparatu horiekin weben erabilera eta sarreraren egoeraren inguruko ikuspegi orokor bat ematen, eta ahal den neurrian, etorkizunera begiratzen saiatuko gara.

HELBURUAK:
- Web mugikorraren egungo egoera ezagutzea.
- Aparatu horietarako web bat sortzeko jarraibiderik onenak ezagutzea.
- w3c-k web horietarako ematen dituen gomendioak ezagutzea.
- Diseinu arazoak antzematen eta irtenbide berriak eskaintzen ikastea.

Programa

1. Web mugikorraren egungo egoera.
      1.1. Mugikorraren testuingurua.
      1.2. Erabiltzaile motak.
      1.3. Gailu mugikorrak.

2. Web mugikor bat sortzea.
      2.1. Orain arte erabilitako metodoak.
      2.2. Eraketa automatikoko tresnak.
      2.3. XHTML/CSS.

3. Web orrialdea baliozkotzea

4. Multimedia eta aplikazio aberatsak mugikorrean

5. Sustapena eta domeinuak (.mobi)

6. Web mugikorraren etorkizuna

Bestelako datuak

NORI ZUZENDUA:
Gailu mugikorretarik ikusteko moduko aplikazioak sortzen edo egokitzen ikasi nahi duten guztiei. Diseinatzaileei, garatzaileei, komunikazio arduradunei, etab. Komenigarria da HTMLren inguruko gutxieneko ezagutza izatea.




ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 25 25 95

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: