Gaur egun gure ordenagailuetan sortzen eta gordetzen diren fitxategi-kopuru izugarria begiratzea besterik ez dago. Gainera, baliteke etorkizunean horietara sartzeko aukerarik ez izatea, ordurako horiek sortzeko erabilitako aplikazioa desagertu daiteke eta. Halaber, kontuan hartu behar da gure artxibategietan espazioa betez lotan dagoen izugarrizko paper-kantitatea. Gainera, behar ditugunean, badirudi ez dutela nahi horiek aurkitzerik (aurkitzen ditugunean xahutzen dugun denbora eta ahaleginaz gainera).
Bi kasuetan konponbide ezin hobea eskaintzen du PDF/Ak. Gure dokumentuak babesteko aurretik azaldutako arazoa saihesteaz gain, ISO estandar honen helburua haratago doa. Azpian dagoen ideia honako hau da: gaur sortutako dokumentuak etorkizunean irekitzeko aukera izatea, eta horretaz gain, fidagarritasunez ikusi ahal izatea.
PDF/A artxibo hauek PAdES estandar berriaren arabera sinatu daitezke, eta estandar honek sinadura elektroniko arruntari bi funtsezko balore ekartzen dizkio:
- sinatzeko orduan ziurtagiria ezeztatzeko egoera
- konfiantzazko erakunde batek denboran zigilatzea.
Formatu berri honek eskaintzen diguna eta enpresen eta negozio eraginkorren kudeaketa egokiagoa lortzeko antolaketa-prozesuetan nola aplika daitekeen ezagutzeko beharra dute enpresek.
Nori zuzendua
Enpresetako kudeatzaile eta zuzendariak (administrazio eta finantzen arduradunak, irudi korporatiboa, bezero eta informazio-sistemen kudeaketa), eta orokorrean, enpresa-ingurunean babes elektronikoa ezagutzeko interesa duen edozein pertsona.
Programa
PDF/A iraupen luzeko artxibo elektronikoa
- Dokumentazioa babesteko beharra
- Artxibo egokienaren ezaugarriak
- PDF/A formatua:
- Abantailak
- Nola lortu PDF/A egokiak
- Bertsio desberdinak eta aurreikusitako bilakaera
Iraupen luzeko sinadura elektronikoa PDF (PAdES) dokumentuentzat
- Ziurtagiri elektronikorako sarrera
- Artxibo elektronikoaren egiazkotasunaren eta segurtasunaren bermeak
- Iraupen luzeko sinadura elektronikoa
Adibide praktikoak
- PAdES sinadura duen PDF/A dokumentuen sorkuntzaren konbinazioa