NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Enpresa DigitalaKudeaketa metodologiak: Scrum-ekin proiektuen kudeaketa bizkorrari buruzko sarrera

  • Data: 2012/02/27
  • Ordutegia: 9:00-etatik 13:00-etara
  • Iraupena: 4 o.
  • Lekua: Zamudioko Teknologi Elkartegia. Tecnalia eraikina, #204
  • Honek emana: Pragmatic
  • Irakaste hizkuntza: Gaztelania
  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Antolatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala

Informazio gehiago

apunta@euskadinnova.net
902 760 008

Arazo honi erantzuteko sortu dira Scrum bezalako metodologia arinak, proiektuan sortzen diren aldaketei erantzuteko malgutasuna eta egokigarritasuna bermatzen dutenak. Hasieratik bezeroari balioa ematera zuzenduta dauden diziplina anitzeko pertsona talde auto antolatuetan oinarritzen da metodologia hau. Bezeroak berehala ikusten du produktua, horrela, bere nahiak zeintzuk diren asmatzea errazagoa da. Taldekideak motibatuago eta inplikatuago daude proiektuaren azken helburuarekin eta hauen produktibitatea eta gogobetetzea areagotu egiten da.

Metodologian bizkorren jatorria softwarearen garapenaren munduan dago, baina gaur
egun beste arlo batzuetan ere erabiltzen hasi dira. Proposatutako metodologia egokia
da edozein garapen/diseinu/ezarpen prozesurako: produktu baten planoen diseinua,
produktu estrategia baten garapena, programa baten edukiaren garapena, zerbitzuak
kudatzeko prozesuen ezarpena... eta, orokorrean, edozein prozesu non bezeroak output
aldian behin baliozkotu eta beharren arabera berriz orienta dezakeen. 

 

Helburuak

• Scrum metodologiari buruzko sarrera ikuspegi bat lortzea
• Bizi-esperientzia baten bidez, ezagutza teorikoak finkatu eta barneratzea.

4 orduko saio honen bidez, parte hartzaileei metodologia arinetara eta Scrum-en oinarrizko printzipioetara sarrera eman nahi zaie. Eta nola funtzionatzen duen ikusteko modurik onena probatzea denez, parte hartzaileek simulazio bat egingo dute Scrum metodologia erabiliz: Lego hiri bat eraikitzea.

Taldeak auto antolatuak direnez, eraikuntza mota ezberdinak eraiki beharko dituzte helburu bakar batekin: bezeroari balioa gehitzea ahalik eta azkarren. Jolasak Scrum-en oinarri guztiak praktikatzen laguntzen du: Product Backlog sortzea, kalkulatzea, sprinta planifikatzea, demoa, atzera begirakoa... Bost minutuko hiru eraikuntza sprinten bitartez, parte hartzaileek hiriaren gaineko hainbat interakzio ematen dituzte, bezeroak nahi duenetik gero eta hurbilago. Aldi berean, proiektuan agertzen diren eragozpenak gainditu behar dituzte, baldintza berriak sartzen dira, lehentasunak aldatzen dira... benetako proiektu batean bezala!

 

Egitaraua

• Metodologia arinen oinarrizko printzipioak
• Scrum: nork parte hartzen du? Nola egingo dugu?
• Simulazioa: "LEGO hiri bat eraikitzea"


Nori zuzendua

Talde buruak, garapen lan taldeak, eta kontsultore eta serbitzu hornitzaileak, orokorki artuta kanpoko lan taldeetin harremanak hobetu nahi dituzten bezeroentzat




ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: