Software librea paradigma garrantzitsu bihurtu da informazio-teknologietarako. Erakunde ia guztiak ari dira irtenbide libreak hartzen, edo, behintzat, aztertzen.
Enpresentzat eta administrazio publikoentzat oso garrantzitsua da software librearen oinarrizko printzipioak ezagutzea, bai eta mota horretako softwarea zer testuinguru politiko eta sozialetan garatzen, erabiltzen eta saltzen den jakitea ere.
Europako software librearen ikuspegi zabala harturik, Karsten Gerloff Free Software Foundation Europe [1] elkarteko presidenteak hainbat azterketa-kasu erakutsiko ditu, Europako administrazioan ezarritako software librearen egoerari buruzkoak.
[1] http://fsfe.org