Deskripzioa
Merkataritza elektronikoa ez da etorkizuneko gauza bat, gure bizitzan erabiltzen dugun zerbait baizik. Enpresa txiki eta handi batzuek jauzia eman dute eta Internet-en bidez saltzen hasi dira; Internet salmenta kanal nagusienetako bat bihurtu da.
Krisi garaian ere, Internet-en bidez gero eta produktu eta zerbitzu gehiago eskatzen dira, baina eskaintza ere azkarrago hazten hasi da. Tarte txikian lehiakide asko daude, eta gure negozioak sarean arrakasta izan dadin nahi badugu, oso ondo egin beharko dugu.
Ikastaro honetan, adierazi egingo dizuegu zein giltzarri izan behar ditugun kontuan gure eCommerce gainontzekoengatik bereizteko eta arrakasta izateko.