Ezagutu itzazu Internet sozial berriaren bizkarrezurra bilakatuko den Googlen mugimendu handienaren ezaugarri nagusiak. Zerbitzu nagusi horiek barneratzeak zure lanbidean zertan lagun diezazukeen, zein den beste sare sozial batzuekiko desberdintasuna eta zeintzuk diren aukera guztiak ustiatzeko sekretuak.
Edukien aurkibidea
- Nola hasi: zer da Google+, Facebook eta Twitter sareekiko desberdintasunak, erabiltzailearen nortasunaren balioa, pribatutasuna babestea, Facebooketik kontaktuak inportatzea.
- Google+ enpresentzat: bezeroarentzako arreta eta erabiltzeko beste ideia batzuk, lantaldeak Zirkuluetan, gomendatutako gaikako taldeak, Zirkuluak beste profesional batzuekin partekatzea.
- Community manager-ei zuzendutako estrategiak: Google+ marketin sozialeko tresna gisa, +1 botoiaren ahalmena, Facebook eta Twitterrekin argitalpenak sinkronizatzea, nola egokitu SEO Google+ zerbitzuari, jarraipenaren estatistikak, URLa pertsonalizatzea, webguneei buruzko iritziak berehala aurkitzea Google+ zerbitzuan.
- Elkarlaneko tresna: Google+ enpresentzako komunikazio tresna gisa, bideo-konferentzia publikoen erabilera sortzaileak, taldeen komunikazioa gailu mugikorren bidez (Messenger), jakinarazpenak konfiguratzea.
- Multimedia gunea: gailu mugikorretatik irudiak berehala argitaratzea, gaikako albumak sortu eta partekatzea, proiektuen irudiei buruzko elkarlaneko iruzkinak, bideoak modu errazean argitaratu eta partekatzea.
- Bestelako esparruak: hezkuntza-erakunde, hedabide, turismo sektore, ekitaldien antolatzaile eta giza baliabideentzako erabiltzeko bestelako ideiak.
- Erabilera aurreratua: Google+ mahaigainean ustiatzea, gailu mugikorrak (webguneko eta jatorrizko aplikazioa), nabigatzaileentzako luzapenak, +snippets-ak, WordPress-en integratzea, Google Reader-ekin konektatzea, atzeratutako informazioa kontsumitzea, intereseko gaien harpidetza egitea, denbora errealean bilaketak partekatzea.
Nori zuzendua
Google+ zerbitzua ezagutu edo euren ezagutzak zabaldu nahi dituzten edozein arloko profesionalak.
Baldintzak
Interneten oinarrizko ezagutza duten profesionalak.
EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak