Gizarte sareak modan daude; bereziki ezagunak dira Facebook, Twitter edo Linkedin izeneko sareak, bere erabiltzaile kopurua oso handia delako. Dena den, paraleloki, sare mota hauek organizazioen barne esparruan txertatzen ari dira, eta horien eragina nabarmena da taldean lan egiteko zein komunikatzeko moduan.