Bizkaia Enpresa Digitalak bultzatutako ekimena da Euskadi Invest, eta euskal ekonomiako edozein sektoretako enpresen arteko elkarlana sustatzea du helburu, erreferentziatzat haien negozio-profilak, jardun-arloak eta elkarlanerako aukerak hartuta.
Sektoreak: IKT, IKUSENTZUNEKOAK, TURISMOA, BIOTEKNOLOGIA, ELEKTRONIKA, ENERGIA, INGURUMENA, MEDIKUNTZA, BIOZIENTZIAK, OSASUNA, AUTOMOBILGINTZA, AERONAUTIKA, MAKINA-ERREMINTA... (multisektoriala).
Erreferentziazko azpisektoreak: Internet/sarea, segurtasuna, kudeaketa-sistemak eta ERPak, mugikortasuna, e-learning-a, hardware-sistemak, bioteknologia, turismoa, ikus-entzunezkoak, automobilgintza, elektronika, energia eta ingurumena, medikuntza eta biozientziak, makina-erreminta eta abar.
Enpresa parte-hartzaileak: 100 enpresa
Parte hartzen duen enpresa bakoitzak bilera-agenda pertsonalizatua izango du, bi fasetan osatuko dena:
- Parte hartzen duten enpresaburuen eskarietan oinarrituta,
- Tresna informatiko baten bidez egindako matchmaking prozesu baten bidez.