NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikastaroa Erronka teknologikoa: nola dinamizatu zure enpresa Interneteko doako erreminten bidez ** BETETA **

  • Data: 2010/09/13-tik aurrera 2010/09/14 arte
  • Ordutegia: 9:30etatik 13:30etara
  • Iraupena: 8 ordu
  • Lekua: Miramon Enpresa Digitala. Mikeletegi pasealekua 56, 1. 20009 Donostia
  • Honek emana: Solid Rock It
  • Irakaste hizkuntza: Gaztelania
  • Agentzia koordinatzailea: Miramon Enpresa Digitala
  • Antolatzailea: Miramon Enpresa Digitala

Informazio gehiago

apunta@euskadinnova.net
902 21 20 06
Ikastaro hau, edozein sektoreko enpesa txiki eta ertainetan lan egiten duten 20 pertsonako (kudeatzaileak, komertzialak edo teknikariak) taldeetarako diseinatuta dago. Bertaratukoak gehienez 5 pertsonaz osatutako taldeetan banatuko dira.

Talde bakoitza, ikastarorako sortu ditugun gezurrezko 4 enpresetako batean sartuko dugu. Txandaka, enpresek eguneroko jarduerak burutuko dituzte Interneteko doako teknologiak erabiliz.

Helburua SaaS azpiegiturak edozein enpresako egunerako eginbeharretan erabiltzen irakastea da.

 

Nori zuzendua

Edozein jarduera-sektoreko enpresei eta ekintzaileei, doako teknologien bidez enpresaren informatika dinamizatu nahi badute. Bertaratuek ez dute profil tekniko jakin izan behar. Interneti buruz erabiltzaile moduko oinarrizko ezagupenak baino ez dira behar.

 

Programa

Iraupena: 8 ordu, bi egunetan
• 2 ordu programaren kontzeptu teorikoak azaltzeko eta erakustaldi bat egiteko.
• 6 ordu programako praktikak egiteko txandakako jolas baten bidez; jolas horrek enpresen arteko negozio-harremanen itxura egingo du.

Lehenengo eguna, 4 ordu:

09:30-09:45 Programa aurkeztea. Helburuak.
09:45-10:00 Oinarrizko kontzeptuak: SaaS, cloud computing, laaS, etab.
10:00-10:15 Ohiko azpiegituraren elementuak: Windows, Office, CRM, posta, intranet, ERP...
10:15-11:00 Irakasleek gezurrezko enpresa bati buruz egindako erakustaldia, Google Apps-en oinarritutako SaaS azpiegitura bat erabiliz.
     • Oinarrizko zerbitzuak: Gmail, calendar, Google Docs, Sites ...
     • Beste SaaS aplikazio batzuekin integratzea: Zoho Projects, Syncplicity, LinkedIn, Twitter, Wordpress ...
     • Barne aplikazioekin integratzea: Google Apps-ekin integratutako CRM
     • OpenOffice-en integrazioa Google Docs edo Zoho bidez.
     • Thunderbird-en integrazioa Gmail, Calendar eta RSS irakurlearen bidez.
     • Mugikortasuna.
11:00-11:15 Galderak egiteko txanda

11:15-11:30 - Kaferako atsedenaldia

11:30-13:30 Txandakako jolasa: Bertaratukoak gezurrezko lau enpresetako batean sartuko dira. Bakoitzak enpresa barruan rol bat izango du (kudeatzailea, komertziala edo teknikaria). Txanda bakoitzean eguneroko zenbait egoera konpondu beharko dituzte aurreko puntuan aurkeztutako doako teknologia erabiliz.
0 txanda: enpresen arteko harremanak azaltzea. Enpresetako batek eskari bat egingo du eta horrek eragina izango du gainontzekoetan eta zenbait ekintza burutu beharko dira (azpikontratazioak, posta elektronikoak, agiriak trukatzea, bilerak, eskaintzak, proiektua planifikatzea, fitxategiak bidaltzea, publizitatea, zaintza teknologikoa eta merkatuaren zaintza...); ekintza horiek proposatutako erreminten bidez burutu beharko ditu.
1 txanda: barne bilera enpresa bakoitzean.
2 txanda: arazoak antzematea proiektuetako batean.

Bigarren eguna, 4 ordu:

9:30-10:25 3. txanda: antzemandako arazoen aurrean, erantzukizuna nork duen argitzea.
10:25-11:15 4. txanda: proiektua berriz planifikatzea.

11:15-11:30 - Kaferako atsedenaldia

11:30-12:25 5. txanda: proiektuan kostuak eta aurrekontuak berriz negoziatzea.
12:25-13:15 6. txanda: proiektuan adostutako ekintza berriak burutzea.
13:15-13:30 Parte-hartzaileen artean estrategien inguruko hausnarketak trukatzea.

 

Dokumentazioa

Erabiltzaileei USB giltza bat emango diegu erabiliko dugun doako softwareekin eta dokumentazioarekin.
Dokumentazio horretan ezerezetik SaaS azpiegitura bat nola sortu azalduko dugu eta baita agertuko diren egoerak konpontzeko moduak ere.
Gainera, dokumentazioa paperean ere emango diegu.

 

Euskadi+innovaren gertakarian izen ematea

  • Prezioa: 40,00 €
  • Ordaintzeko erak: Banku transferra



ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 25 25 95

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: