NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Aurreratua mailaElkarlanean lan egiteko konponbideak

  • Data: 2010/11/03
  • Ordutegia: 09:30-12:30
  • Iraupena: 3 ordu
  • Lekua: Zamudioko Teknologi Elkartegia. ESI eraikina, #204
  • Irakaste hizkuntza: Gaztelania
  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Antolatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Maila: Aurreratua

Informazio gehiago

info@bizkaiadigitala.net
944 536 262
Lan egiteko orduan, gero eta mendetasun handiagoa dugu informatika-erremintekiko. Internet-en hedapenarekin eta Internetera zuzendutako aplikazioen garapenarekin, beste behar batzuk sortu ditugu eta informazioa eta erremintak beti eta edozein lekutan (leku finkoan edo mugikorrean) erabiltzeko moduan izan nahi ditugu. Ordenagailuak, eramangarriak, PDAk, mugikorrak Pablet PC egunero erabiltzen diren tresnetako batzuk dira eta erreminta berriek horietara egokitzeko beharra dute.

Lan egiteko sortzen diren erronka berriak direla-eta, taldeka era birtualean lan egiteko aukera izan behar dugu, bildu, planifikatu, lan egin, jakinarazi, gogoratu, erabaki... behar dugu eta horretarako informazio guztia zentralizatuta eta edozein gailuren bidez eta edozein lekutik eskuratzeko ahalmena izan behar dugu; gainera, gure lana errazten eta garatzen lagunduko diguten erremintak behar ditugu.

Elarlanean lan egiteko erreminak, gure eguneroko lanean ditugun behar ohikoenei (posta elektronikoa, kontaktuen agenda, egutegia, lanen kudeatzailea, chat, agiriak biltzea, edukiak argitara ematea, agiriak idaztea, kalkulu-orriak…) konponbideak emango dizkien aplikazio-multzoa da.

Nori zuzendua:

Enpresaburuei, gerenteei, profesionalei, arduradun teknikoei, eta oro har, elkarlanak zer aukera profesional eskaintzen dituen ezagutu nahi duten pertsona guztiei.

Helburua:

• Parte-hartzaileek merkatuan diren aukera garrantzitsuenak zehatz-mehatz ezagutuko dituzte
• Lankidetza laneko erremintak erabiltzeak zer garrantzitsu den jakingo dute

 

Programa

 

09:30 - 10:00 Elkarrekiko eta erabiltzeko moduko lanari buruzko sarrera

10:00 - 10:40 Elkarlanerako tresnak hodeian: Google Apps
     Hizlaria: Mondragon Unibertsitatea

10:40 - 11:00 Atsedenaldia

11:00 - 11:40 Elkarlanerako tresnak software librearen bidez: Zimbra
                     Hizlaria: Irontec

11:40 - 12:20 Elkarlanerako tresnak software pribatuaren bidez: Microsoft Exchange
     Hizlaria: Consultec

12:20 - 12:30 Galdera-eskeak

 

 




ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: