NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Enpresa DigitalaDigital Storytelling: Narrazio-teknikak aplikatzea, komunikazio sare sozialetan

  • Data: 2012/02/14
  • Ordutegia: 9:00-etatik 12:00-etara
  • Iraupena: 3 ordu
  • Lekua: Arabako Teknologi Parkeako Eraikin Nagusia. Hermanos Lumiere, 11. 01510 Miñao
  • Honek emana: Alvaro Andoin, Filmatu
  • Irakaste hizkuntza: Gaztelania
  • Agentzia koordinatzailea: Araba Enpresa Digitala
  • Antolatzailea: Araba Enpresa Digitala

Informazio gehiago

apunta@euskadinnova.net
902 212 006
Ikastaro honekin komunikazio pertsonalaren eta/edo enpresa komunikazioaren erabilera aztertuko dugu, gizarte saretako narrazio ikuspuntuaren arabera.

 

Sarrera

Garai batean guztiok izaten genuen zer kontatu. Baina denok batera erabiltzeko komunikabideak heldu ziren neurrian gure joera aldatuz joan zen, istorioak kontsumitzera pasatuz. Duela gutxi arte.

Gailu mugikor aurreratuak (smartphon, tableta), multimedia sorrerako baliabideen erabilgarritasuna (bideoa, audio,...) eta gizarte sare bidez eginiko edukien banaketa azkarra, guztion baitan bizi den istorio kontalaria suspertzera datoz berriro.

Hala ere, ez da batere erraza aparteko istorio bat kontatzea; are gutxiago nahi dugun ororengana heltzea. Gizarte saretako gure komunikazioaren edukia narrazio modura egituratzeak gure mezua hobeto ulertzeko eta honen hedapena bultzatzeko bidea eman ahal du.

Laburbilduz, ikastaro honekin komunikazio pertsonalaren eta/edo enpresa komunikazioaren erabilera aztertuko dugu, gizarte saretako narrazio ikuspuntuaren arabera.

 

Helburuak

  • Istorio berriak ustiatzea, istorio horiek kontatzeko modua aztertzea.
  • Multimedia sorrerako baliabide mugikor nagusiak eta horien erabilera ezagutzea.
  • Zuzenean zein gizarte saretan erabiltzeko multimedia edukien sorrera, narrazio ikuspuntuaren arabera.

 

Programa:

Eduki teoriko-praktikoa, pertsona bakoitzak bere jarduera-ildo propioak definitu ditzan:

  • Zure istorio propioa bila ezazu. Auto-ezagutzatik abiatuta kontatzeko gune berriak ustiatzea eta identifikatzea.
  • Istorioaren egitura.
  • Storytelling digital eta storyteller-en adibideak.
  • Mugikorren multimedia baliabideak. Zeintzuk dira eta zertarako erabili ahal ditugu.
  • Zuzenean eta gizarte saretan komunikatzeko kontuan hartu beharreko alderdiak.

 

 

Nori zuzendua

Komunikazio pertsonalarekin eta/edo enpresakoarekin loturiko proiektuak dakartzaten pertsonak, gizarte saretako bere komunikazioan narrazio eta multimedia praktikak egin nahi dituztenak.

 

Txostengilea

Alvaro Andoin @filmatu-ko fundatzailea da, enpresa, erakunde eta organizaziotara zuzendutako komunikazio zerbitzua, gizarte saretan jarduera digitala eta multimedia direla medio ebentoak, bidaiak eta neurriko proiektuak kontatzeko.

12 urtetik gorako ibilbidearekin kontatzen du komunikazio digitalen eta aplikazio mugikorren inguruko proiektuen gestioan eta salmentan, Enpresa, bezeroa eta agentzia kontuan hartuta.

 




ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: