NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikastaroa Ba al dakizu zer gertatzen den zure web orrian? Jakizu dohainik Google Analytics-ekin ** BETETA **

  • Data: 2010/09/15-tik aurrera 2010/09/16 arte
  • Ordutegia: 09.30etatik 13.30etara
  • Iraupena: 8 ordu
  • Lekua: Garaia Enpresa Digitala - Garaia Gune Teknologikoa, Goiru Kalea 1, Arrasate-Mondragon
  • Honek emana: Mondragon Unibertsitatea / Overalia
  • Irakaste hizkuntza: Gaztelania
  • Agentzia koordinatzailea: Garaia Enpresa Digitala
  • Antolatzailea: Garaia Enpresa Digitala

Informazio gehiago

943712183
Bilatzaileetan marketin-kanpaina bat definitzerakoan (posizionatze naturala, organikoa edo klik bidezko ordainketa erabilita), behar-beharrezkoa da estrategia bat planifikatzea jarraipena egiteko eta zer gertatzen den neurtzeko, eta proiektuaren hasieran planteatutako helburuak zein neurritan lortzen ari diren jakiteko. Zorionez, zehatz-mehatz jakin dezakegu erabiltzaile batek gure webgunean zer egin duen eta zer egin ez duen.

 

Helburuak

  • Google Analytics bezalako doako tresna bat erabiltzen ikastea jarraipena eta neurketa egiteko.
  • Gure bisitarien portaera osoa analizatzea.
  • Analisi-prozesutik sortzen zaizkigun hobekuntzak edo aukerak aurkitzea.
  • Kasu praktiko bat ezagutzea prozesua hasten denetik (helburuak definitzea) amaitzen den arte (monitorizazioa).

 

Posizionatze-kanpainen helburu nagusiak marka edo zerbitzu baten irudia indartzea, merkataritza elektronikoko webgune batean salmentak lortzea, kontaktu kualifikatuak lortzea edo publizitate-ereduak ustiatzeko trafikoa sortzea izaten dira. Helburu horietako edozein lortzeko ezinbestekoa da jarraipen-tresna bat zuzen-zuzenean ezagutzea, egindako inbertsioa zein neurritan saritzen den analizatu ahal izateko.

 

Nori zuzendua

Webguneak monitorizatzeko, neurtzeko eta jarraipena egiteko tresna bat modu praktikoan ezagutzeko interesa duten pertsona guztiei. Ikastaroa nabarmenki praktikoa da eta ikasle bakoitzak webgune bateko datuak monitorizatu ahal izango ditu.

 

Programa

  1. Nola ezarriko ditugu neurtu beharreko helburuak eta adierazleak?
  2. Erregistroetan (log) oinarritutako estatistikak & Etiketetan (tag) oinarritutako estatistikak.
  3. Bihurtze-prozesua (funnel Process). Lurreratze-orriak (Landing Pages).
  4. Google Analytics.
    1. Zer berri?
    2. Erabiltzaileak
    3. Trafiko iturriak
    4. Edukiak
    5. Helburuak
  5. Ariketak

 

Euskadi+innovaren gertakarian izen ematea

  • Prezioa: 45,00 €
  • Ordaintzeko erak: Banku transferra



ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 25 25 95

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: