NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Enpresa DigitalaConversion Thursday Euskadi (Gasteiz)

  • Data: 2010/06/02
  • Ordutegia: De 19:00 a 21:00
  • Iraupena: 2 ordu
  • Lekua: Arabako Merkataritza Ganbera, Dato kalea, 38 B. Gasteiz
  • Honek emana: Gari Araolaza. CodeSyntax-eko eta Tagzania Services-eko fundatzailetako bat eta CTO
  • Irakaste hizkuntza: Gaztelania
  • Agentzia koordinatzailea: Araba Enpresa Digitala
  • Antolatzailea: Overalia - Nabunbu - Enpresa Digitala - Arabako Merkataritza Ganbera

Informazio gehiago

info@arabadigitala.com
945001160

Zer da Euskadiko Conversion Thursday?

On line marketinaren, merkataritza elektronikoaren eta web analitikaren gaineko partaidetza-ekitaldia da eta munduko hainbat hiritan ospatzen da, besteak beste, Bartzelonan eta Madrilen. Bi horietakoak gainontzekoak baino informalagoak eta lasaiagoak izan ohi dira.

Helburuak

  • On line marketinaren inguruko interes-gaia garatu, didaktikoa eta parte-hartzailea, eta Interneten negozioak egiteko jakin-nahia duten mota guztietako profesional zein enpresentzako ulerterraza.
  • Networking + koktela, non bertaratutako guztiek harremanetan jartzeko eta proiektuak eta esperientziak partekatzeko aukera duten.

Gaia

Geo-kokapena: Internet-en gora egiten duen joera.

Ekitaldiaren deskribapena

2005. urtean Where 2.0 kontzeptua hasi zenetik, geo-kokapen eta geo-erreferentziazio joerek gora egiten dute eta gero eta garrantzi handiagoa dute. Interneteko bilaketen % 40k lotura du toki eta egoera geografikoekin. Non gauden, nola aurkituko gaituzten offline eta online bilaketaren bidez nola topatzen gaituzten gero eta estrategikoagoak dira. Joera horren hazkunde ikaragarriak eta duen eraginak, negozio-joera eta -ideia berriak sortzen ditu eta eragiten du enpresa eta antolakundetan.

Eztabaida bat egingo dugu gai horren inguruan etorkizunera begira garrantzia izango dituzten zenbait alderdi aztertzeko.

• Zer suposatuko du gu sarean agertzeak?
• Guk geuk egingo dugu edo utziko diegu beste batzuei gu geo-erreferentziatzen?
• Datuak eta geo-kokapena, libreak edo jabeak?
• Zer nolako eragina izango dute euskarri teknologiko berriek, mugikortasunak... gure estrategietan?
• Zer eragina izango du gure antolakundetan?

Ondo funtzionatzen duten eta laguntzeko modukoak izango zaizkigun zenbait adibide batzuk ere erakutsiko ditugu. Horiexek dira gaietako batzuk, hala nola, "probokatzeko" ideiak, eta beste asko geo-kokapenaren ideiaren inguruan sortuko dira.

 

Programa

19:00etatik 20:30etara hitzaldia
20:30etik 21:00era networking eta koktela

Conversion Thursdayi buruzko informazio gehiago

Overaliaren bloga
Conversion Tursday
NABUNBU Digital Business

 

Hizlaria

Gari Araolaza. CodeSyntax-eko eta Tagzania Services-eko fundatzailetako bat eta CTO; lehen enpresak Internet-eko garapenak lantzen ditu eta bigarrena geo-kokapenaren eremuaz eta eremu horrekin lotura duten zerbitzuez arduratzen da.




ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: