Helburuak
- On line marketinaren inguruko interes-gaia garatu, didaktikoa eta parte-hartzailea, eta Interneten negozioak egiteko jakin-nahia duten mota guztietako profesional zein enpresentzako ulerterraza.
- Networking + koktela, non bertaratutako guztiek harremanetan jartzeko eta proiektuak eta esperientziak partekatzeko aukera duten.
Gaia
Azkenean ere! Internet bidez erosketak egiten ditugu.
Ekitaldiaren deskribapena
2008a merkataritza elektronikoaren urtea izan da Espainian, %39 hazi baita sektore hau. Hala ere, Internet bidez saltzea erosketetarako orga duen webgunea sortzea dela pentsatzen jarraitzen dugu.
Ezbairik gabe, Internet bidezko salmentaren hazkunde ikaragarriari (5.183 milioi euro Espainian) sarean arrakasta izateko beharrezkoak diren diziplina guztien ezagutzak eta ezarpenak lagundu diote: negozio planak eusten duen ideia bikainetik hasi eta logistika, plataforma teknologikoak eta, batez ere, on line marketinaren eta negozio analisiaren bidez ikusgarri eta errentagarri izateko ahalmenera.
Topaketa informal honetan, merkatuan txoko bat aurkitzean oinarritutako ideia bikain batetik, haren garapenera eta hura abian jartzera arteko prozesuaren gainean mintzatuko gara.
Programa
19:00etatik 20:30etara hitzaldia
20:30etik 21:15era networking eta koktela
Conversion Thursdayi buruzko informazio gehiago
Overaliaren bloga
Conversion Tursday
NABUNBU Digital Business
José Rodríguez
José Rodriguezek merkataritza elektronikoari lotuta eman du bizitza profesional guztia. 2001ean hasi zen www.areapc.com webgunean (gaur www.pccity.com) eta enpresaren azken etapan erosketa eta marketin zuzendaria izan zen. 2006an www.fitnessdigital.com proiektua garatu zuen eta, gaur egun, liderra da Espainiako fitness salmentan eta hainbat denda ireki ditu Espainian, Portugalen, Frantzian, Belgikan eta Herbeheretan.
Alberto Guede
Informatika ingeniaria da eta on line merkatuan espezializatu da, bai garapenean zein erosketa eta salmentetan. Azken sei urteetan hainbat on line proiektutan hartu du parte, horietatik interesgarriena AreaPCko B2B plataformaren irteera -bai filosofian eta estrategian, zein fideltasun programan eta salmenta zuzendaritzan-. Plataforma hori Espainiako PC City enpresak xurgatu zuen.
David López
Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziatu zen Bartzelonako Ramón Llull Unibertsitatean.
Fopren Editorial taldeko marketineko arduraduna da, E-commerceretail aldizkariaren editorea eta Espainiako ecommerce eta Interneteko negozioen lehenengo azoka eta kongresu monografikoa den Ecommretail Show azokaren sustatzailea.