Egitaraua
• Zer da community manager bat? Trebetasun eta gaitasunak
• Komunitate kudeatzaileak eta sare sozialen kudeatzaileen aurrean
• Web 2.0ren balioak eta oinarrizko jokaera arauak
• Komunikazio estrategiak Interneten
• Sare sozialetako presentzia: Facebook, Tuenti, Twitter, Linkedin...
• Bloga komunikazio korporatiborako tresna gisa
• Multimedia presentzia Interneten: Youtube y Flickr
• Nola kudeatu ospe krisi bat online
• Neurtzearen garrantzia
• Online komunitateen kudeaketa
• Jabetza intelektuala sarean
• Kasu arrakastatsuak
Nori zuzendua
Gure enpresen mezuak zabaltzeko eta sor daitezkeen elkarrizketetan parte hartzeko Internetek eskaintzen dizkigun bideak erabiltzeko interesa duten pertsonei zuzenduta, baita sare sozialetan presentzia izan nahi duten eta nola egin ez dakiten enpresei ere.
Metodologia
Ikastaroa 4 orduko bi saiotan egingo da, orientazio praktikoa izango du, parte hartzaileak aurkezten diren kontzeptuetara ohitu daitezen.