NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Enpresa DigitalaCommunity Manager-Entzako Erreminta Juridikoak

  • Data: 2012/02/29
  • Ordutegia: 9:30etatik 12:45era
  • Iraupena: 3,5 ordu
  • Lekua: Garaia Enpresa Digitala, Garaia Gune Teknologikoa, Goiru 1, 20500 Arrasate-Mondragon
  • Honek emana: Jorge Campanillas
  • Irakaste hizkuntza: Gaztelania
  • Agentzia koordinatzailea: Garaia Enpresa Digitala
  • Antolatzailea: Garaia Enpresa Digitala

Informazio gehiago

apunta@euskadinnova.net
943712183

Helburua:

Sare sozialetara erabiltzaile kopuru handia sartzen denez, oso interesgarriak dira enpresentzat, errazago sar baitaitezke aukera anitz dituen oso merkatu zabal batean. Gainera, sare sozialek erabiltzaileei buruzko informazio handia ematen dute. Informazio hori oso baliotsua da enpresentzat, euren lehiakortasun gaitasuna hobetzeko.

Testuinguru honetan, jardunaldi honek zenbait erreminta juridiko ezagutarazi nahi ditu enpresek orokorrean 2.0 web-i eta, bereziki, sare sozialei, ekin diezaioten era zuzenean eta beharrezkoak ez diren arriskurik gabe.

Nori zuzendua

: Community manager-ei, social media manager-ei, komunikazio eta marketineko arduradunei eta, orokorrean sare sozialetan agertzen diren enpresa guztiei, edo oraindik agertzen ez diren baina era seguruan sartu nahi direnei.

Egitaraua

09:30-10:00   Sarrera

10:00-11:30  Sare sozialetan kontuan izan beharreko Alberdi juridikoak.

  • Sare sozialetan aplika daitezkeen arauak; arreta berezia jarriko dugu datu pertsonalen babesean (nola bilatu behar ditugu datu pertsonalak?), edukiak baimentzeko ereduetan (copyleft - copyright), eta sare sozialetan, merkataritza elektronikoan eta publizitatean markak erabiltzeko aukeran.
  • Sare sozialak lan-erreminta gisa.
  • Sare sozialak enpresan.

11:30-11:50  Networking-Coffee

11:50-12:20   Erreputazioa online: nola kudeatu ikuspuntu juridikotik?

12:20-12:45  Galderak/ Eztabaida.

 

Hizlaria:

Jorge Campanillas Ciaurriz. Informazioko eta Komunikazioetako Teknologien Zuzenbidean espezializatutako abokatua. "Iurismatica Abogados S.L.P." abokatu-bulegoaren sortzailea eta "Domain Protect, S.A." enpresako CEO (zuzendari exekutiboa). "Derecho en Red"eko, teknologia berrien zuzenbidea zabaltzeko elkarteko, bazkidea da.  Orain dela 4 urte baino gehiagotik, Iurismatica-ko blog-ean gauzak argitaratzen ditu  bere espezializazioko gaiei buruz, baina batez ere domeinu izenen eta horien arauketari buruz.




ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: