Merkataritza elektronikoa erosketak egiteko modu ohikoen bihurtzen ari da eta estatistikek erakusten dute urtero-urtero gora egiten duela modu adierazgarrian bide horren bidez egiten diren salmenten kopuruak. Krisi garaian, erosketek behera egin badute ere ia-ia sektore guztietan, Internet bidezko salmentek gora egiten jarraitu dute modu geldiezinean.
Datuak positiboak badira ere, oraindik merkataritza elektronikoaren gaiari dagokionez azkenetakoak gara Europa mailan eta arrazoi nagusiak ondokoak dira:
- Kalitateko eskaintza eza (eskaria handia da)
- Sektoreari buruzko informazio falta (bai komertzioen partetik, bai kontsumitzaileen partetik)
Hori dela eta, oraindik egin ez baduzu, zure negozioa Internetera eramateko eta urteko egun guztietan, eguneko 24 orduz eta munduko edozein lekura saltzeko unea da; horretarako inbertsio kontrolatu bat baino ez duzu egin behar.
Hori guztia interesgarria iruditu bazaizu eta gehiago jakin nahi baduzu, ikastaro honetan Interneten saltzen hasteko jakin behar duzuna ikasiko duzu.