NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra Barnetegi Teknologikoa: "Teknologia Berriek krisi garaian duten balio estrategikoa deskubrituz" DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEA

  • Data: 2009/11/18-tik aurrera 2009/11/19 arte
  • Ordutegia: 15:00etatik hurrengo eguneko 15:30etara
  • Lekua: Etxegana Hotela. Zeanuri (Bizkaia).
  • Honek emana: INNOVANET SAREA
  • Irakaste hizkuntza: Gaztelania
  • Agentzia koordinatzailea: Debagoieneko Mankomunitatea
  • Antolatzailea: Debagoieneko Mankomunitatea

Informazio gehiago

enpresa@debagoiena.net
943793090
Gaur egun bizi dugun krisi garaian, gero eta garrantzi handiagoa dauka baliabide eta tresna teknologiko berriei buruzko ezagutza izateak, teknologia horiek merkatuan daukagun posizionamendua hobetzen lagunduko baitigute. Egungo Informazio Gizartean, dagoeneko ezagutzen ditugun gauzen bertsio digitalak agertzen dira, baina baita errealitate berriak ere. Gertatzen ari diren aldaketak ezagutzeko eta enpresa baten estrategiak nola egokitu behar duen identifikatzeko, ez da beharrezkoa teknologiak menperatzea, baina bai ordea eman dezaketen balioaren garrantzia zein den jakitea. Kontua ez da teknologia mota asko ezagutzea, baizik eta guztiak batera erabiliz gero, noraino irits gaitezkeen jakitea eta gure enpresako edo taldeko produkzio metodoak nola alda ditzaketen ikustea. Hortik abiatuta erabakiko dugu lagungarri zaigun teknologia horiek erabiltzea, hobekuntzak ekarriko dizkiguten ala ez, beste egoera batzuetan aplikatu daitezkeen, etab. Barnetegi Teknologikoa edozein jarduera sektoretako enpresa txiki eta ertainetako kudeatzaileei zuzenduta dago eta 12 laguneko taldeak osatuko dira gehienez. Barnetegi Teknologikoa ikastaro trinkoa da eta ingurune isolatuan antolatzen da, denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Bereziki pentsatuta daude IKTen balioa zein den transmititzeko, parte-hartzaileen ikuspegiarekin konbinatzeko, sinergiak, ideiak eta proiekzioak sortzeko eta antolakundeen mugimendu-ildo estrategikoak zehazteko.

Xedea:

Enpresa edo antolakunde baten etorkizuna zehaztuko duten erabakiak hartzen dituzten pertsonak ohar daitezela informazio teknologia modernoak baliagarriak direla eguneroko lanean eta ez direla kanpoko tresna ilun eta konplexuak; eta halaber ikus dezatela tresna horiek lagundu egiten digutela produktibitatea, eraginkortasuna eta merkatuko posizionamendua hobetzen.

  

Norentzat:

Enpresa txikietako kudeatzaileentzat.

 

Programa

"Barnetegi Teknologikoa" hainbat saiotan banatzen da: hauetako bat afariaren ondoren egingo da eta, beraz, tokian bertan pasa behar da gaua. Edukiak bloke tematikoetan egituratuta daude eta "proiektuak" deitzen zaie. 10 eta 25 minutu bitarteko "proiektu" horietan biltzen dira elkarrekin lotuta dauden zenbait eduki eta hainbat ariketa planteatzen dira; prestatzaileak bertan izango dira uneoro lan praktikoa gidatzeko.

Eguna: Azaroak 18

15:00 - 15:30  Harrera
15:30 - 20:00  1. eta 2. saioak: Web 2.0 eta enpresa
  • ¿Zer da Web 2.0?
  • 2.0 enpresa: paperik gabeko bulegoa
  • Interneten daukagun irudia zaindu. Aztarna digitala
  • Onarpen kolaboratiboa
  • Gure merkatuaren zaintza eta behaketa sistematikoa
  • Geoposizionamendua
  •  Interneteko publizitatea
20:00 - 22:00  Lan Afaria
22:00 - 01:00 Gaueko saioa: "Gau digitala" 
Hoteleko aretoan saio informala egingo da, maila profesional zein familiarrean lehen kontaktua izateko gure gizartea eraldatzen ari diren gailu teknologiko arruntekin
 

Eguna: Azaroak 19

08:30 - 09:00  Gosaria
09:00 - 14:00  3. eta 4. saioak: 2.0 zerbitzuak erabili gure produktibitatea hobetzeko
  • Sare sozialak
  • Informazioa lortu edo norbaitengandik jaso
  • Nola komunikatu Web 2.0 aroan
  • Lan kolaboratiboa 
  • Online edukiak partekatu
  • Ezagutza partekatu
  • Nortasuna sarean: Ziurtagiri digitalak, sarbide bakarra, tramite administratiboak,... 
  

Beste datu interesgarri batzuk

12 plaza bakarrik, izen-emate ordenaren arabera esleituak.

+Euskadi09 Planak diruz lagunduko du prestakuntza ekitaldi hau, eta beraz, prezioa 90 eurokoa izango da bertaratutako pertsona bakoitzeko. 

Deskargatzeko dokumentazio erabilgarria




ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 25 25 95

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: