NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia Aurkezpena: Ef4ktur, fakturak egiteko erreminta berria ETE eta autonomoentzat. ARABAN

  • Data: 2009/11/12
  • Ordutegia: 9:30etatik 12:00era
  • Iraupena: 2,5 ordu
  • Lekua: Eraikin Nagusia - Arabako Teknologi Parkea - Miñao
  • Honek emana: Izenpe
  • Irakaste hizkuntza: Gaztelania
  • Agentzia koordinatzailea: Araba Enpresa Digitala
  • Antolatzailea: Araba Enpresa Digitala

Informazio gehiago

info@arabadigitala.com
945001160
Ef4ktur euskal hiru Foru Aldundien ekimen bat da; horren bidez haiei fakturak egiten dizkietenei faktura elektronikoak egiteko konponbide bat emango diete doan; horrela bada, enpresek elkarrekin eta euskal administrazioekin lan egin ahal izango dute modu erraz batez .
Ef4ktur softwarek eragiketa telematikoetan kudeaketa autonomia handia emango du eta ahalik eta segurtasun bermerik handienekin; gainera, bezeroen behar funtzionaletara egokitzeko aukera ere eskainiko du. ef4ktur fakturazio elektronikoa era erraz batez egin nahi duten ETE, mikro-ETE eta langile autonomoei zuzenduta dago; erreminta hau erabiltzaileari zuzenduta dago eta erabiltzaileak ez du lan horretarako ezagutza aurreraturik behar.
Ef4ktur windows eta linux-ekin erabil daiteke; beraz, erabiltzailearen lan-ingurunea edozein izanda ere, ef4ktur erabil dezake.

HELBURUA:
Fakturazio elektronikorako doako software berri hau enpresei aurkeztea. Foru Aldundiek sustatu dute eta helburua ondokoa da: erraztasunak ematea administrazioekin eta enpresen artean fakturazioaren kudeaketa harreman telematikoetara bideratzeko.

NORI ZUZENDUA:
Produktu berri hau ezagutu nahi duten eta faktura elektronikoekin hasi nahi duten enpresa ertain eta txikietako kudeatzaileei, kontabilitateko eta finantzetako arduradunei eta administrari langileei, eta baita autonomoei ere.

Programa

09:30 Aurkezpena

9:35 Sarrera
- Izenpe, Ef4ktur
- Faktura elektronikoa
- Betebeharrak
- Lege arautegia

10:05 Aplikazioari buruzko ikuspegi orokorra
- Zer da ef4ktur eta zertarako balio du?
- Deskargatu eta instalatu
- Konfiguratu eta inportazioa
- Faktura elektronikoak sortu
- Faktura elektronikoak bidali
- Faktura elektronikoak gorde

10:35 Atsedenaldia-kafea

10:55 Aplikazio-praktikak
- www.ef4ktur web orria bisitatu
- Aplikazioa deskargatu
- Instalazio lasterra
- Aplikazioaren ikuspegi orokorra
- Konfigurazioa
- Faktura elektronikoak sortu
- Faktura elektronikoa sinatu
- Faktura elektronikoa bidali
- Faktura zuzendua sortu
- Faktura zuzendua bidali
- Faktura zuzendua artxibatu

12:00 Galderak

Deskargatzeko dokumentazio erabilgarria




ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 25 25 95

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: