NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

“Enpresetan berrikuntzarako eta lehiakortasunerako potentziala dago, noiz ustiatuko zain” · Ion Irurzun, Gipuzkoa Berritzen – Innobasqueko proiektuen koordinatzailea

Bozkatu elkarrizketa hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 1 boto
Elkarbanatu: Facebook Delicious Digg Technorati Twitter Zabaldu Aupatu <% Server.htmlDecode("Negóciame") %>
Irurzun

PIBx2 proiektua jendaurrean aurkeztu berri du Gipuzkoa Berritzen – Innobasquek. Jakitun dira ekimenaren izenak iradokitzen duen helburua anbizio handikoa dela, eta are gehiago garaiotan, baina ez diote uko egin nahi ETEetan berrikuntza sustatu eta aktibatzeari. Zeharka, beste asmo bat ere badute buruan, Ion Irurzun proiektuen koordinatzaileak azaldu duenez: “Enpresa-ikuspegia izan ohi da beti, baina honekin areago joan nahi dugu, eta gipuzkoar ikuspegia bultzatu. Uste dut proiektu honek lagunduko duela horretan”.

Zertarako sortu du PIBx2 Gipuzkoa Berritzenek?

Gipuzkoa Berritzenek berrikuntza eta lehiakortasuna sustatu nahi ditu gure lurraldean. Azken finean, pertsonen sare bat da (entitate eta enpresa askotako 300 lagun), eta guztien artean proiektuak bideratzen saiatzen gara, betiere berrikuntza eta eraldaketa lortzeko. Gaur egun, 22 proiektu dauzkagu, eta horien artean dago PIBx2. Enpresetan berrikuntza zein lehiakortasuna areagotzea du helburu PIBx2k, sare horren bitartez; hau da, gure lurraldeko enpresek ematen diote edukia proiektuari. Nahiz eta hasiera batean ideia Gipuzkoa Berritzenetik garatu dugun, gero kontrastatu egin dugu zenbait agente ekonomikorekin eta enpresarekin, eta horren arabera jarri dugu abian proiektua.

Lantalde bat egin duzue berariaz proiektu honetarako, ezta?

Bai. Gure abiapuntua hau zen: enpresetan berrikuntzarako eta lehiakortasunerako potentziala dago, noiz ustiatuko zain. Hori hala izanik, lehendabiziko zirriborroak egin genituen, eta hasierako ideia horiek zenbait agente ekonomikorekin kontrastatu genituen: Gipuzkoako Foru Aldundia, Bazkundea... Agente horiek proiektuarekiko interes handia agertu zuten, eta gaur egun lantaldean daude. Baina hemen enpresek dute garrantzia, haiek eman behar diote edukia proiektuari.

Orduan, enpresetara joan al zineten ate-joka, lantaldea osatzeko?

Enpresa batek jauzia ematea edo ainguratuta geratzea eragiten duten palankak identifikatzea proposatzen du Gipuzkoa Berritzenek, eta hastapenetan gu geu saiatu ginen lan hori egiten, agenteengana orri zuri batekin ez jotzearren. Baina, berez, enpresariek berek identifikatu behar dituzte palanka horiek. Agente ekonomikoekin kontrastatu eta palankak (nazioarteratzea, pertsonen kudeaketa, ekodiseinua...) identifikatu genituenean hasi ginen pentsatzen ea zer enpresa den erreferente horietako bakoitzean. Izen batzuk atera ziren, haiekin harremanetan jarri ginen, eta guztiak prest egon ziren lantalde bat egituratu eta hasierako fase horretan parte izateko.

Zer sektorekoak dira enpresa horiek?

Teknologia, zerbitzuak, industria... Sektoreak berdin digu; nahi duguna da enpresetan diharduten pertsonen gaitasunak konektatzea beharrizan bat duten enpresekin. Demagun pertsona bat oso ona dela nazioarteratze-prozesuetan, eta beste batek pauso horixe eman nahi duela. Konektatu egin behar ditugu, batak besteari lagundu behar dio prozesu horretan. Eta demagun Gipuzkoako Bazkundea ere ari dela proiektu bat bideratzen, eta Mondragon Unibertsitateak ere lagundu dezakeela. Pertsonen arteko harremanak ondo bideratzea da kontua.

Eta zer profil dute parte-hartzaileek?

Zuzendaritzetako kideak dira. Industria-, zerbitzu- eta teknologia-enpresak daude; teknologia-zentroren bat eta unibertsitateren bat ere sartu nahi genuke. Foru Aldundia ere badago, Bazkundea, Adegi... Nahiko zabala da.

Berrikuntza teknologikoari lotuta, palankaren bat azpimarratuko al zenuke?

Garbi gera dadila ni ez naizela inor proiektuei edukia emateko, enpresek egin behar dutela. Gu, Aldundia, Bazkundea... enpresen zerbitzura gaude. Baina, nire ustez, teknologia aurreratuaren esportazioa palanka garrantzitsua da. Gainera, Gipuzkoa beste maila batera eraman dezake, ondo eginez gero.

Zertan ari zarete orain?

Lehentasuna eman nahi diegu identifikatu ditugun palankei, eta horien arabera pilotatzea egin. Hasiera batean, pilotatzea nazioarteratzeari buruz izango dela aurreikusten dugu; gaur egungo krisi-egoera ikusita, denok uste dugu hasierako prozesu hori ona litzatekeela. Horrek bideratuta egon beharko luke lehenbiziko seihileko honetan (2012ko ekainerako).

Zeri deitzen diozue pilotatzea?

Asmoak praktikara eramateari. Palanka zehatz batean pausoa eman nahi duen enpresa bat identifikatzeari. Gero zabaldu egingo genuke; bideratuko ditugun proiektu guztiek izan behar dute erreplikatzeko eta esportatzeko modukoak. Ez gara enpresa-talde batera mugatzen, baizik eta ireki egin beharko genuke.

PIBx2 martxan jartzeko, ereduren bati jarraitu al diozue?

Hasierako kontrastean ikusi genuen zer edo zer, baina lehiakortasun-faktoreen sistemei lotuta zegoen gehiago. Enpresak zer arlotan eragin dezakeen, haiei eman nahi diegu guk garrantzia. Enpresak ezin du ezer egin arau fiskalen eta halakoen kontra. Guk identifikatu nahi dugu enpresa batek aktiba dezakeena, mugiaraz dezakeena.

  • Data: 2011/12/20



ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: