NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Inguratzaile Arkitektonikoen Nazioarteko VI. edizioa Donostian egingo da

Bozkatu albiste hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Facebook Delicious Digg Technorati Twitter Zabaldu Aupatu <% Server.htmlDecode("Negóciame") %>
ICAE 2012

Tecnalia Research & Innovation-ek Inguratzaile Arkitektonikoen Nazioarteko VI. edizioa antolatu du 2012ko ekainaren 20, 21 eta 22rako. Hiru urtetik behin egiten den kongresu hori Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian egingo da aurten.

Horregatik, inguratzaile arkitektonikoekin zerikusia duten arkitektoei, ingeniariei eta teknikariei kongresu horretan gai horri buruzko txostenak aurkezteko deia luzatzen zaie. Oinarriak kongresuaren webgunean daude (www.icae2012.com).

Edizio berri honetan, zenbait aldaketa egin dituzte kongresuaren formatuan: batetik, kongresua nazioarteko bilakatu dute, eta, bestetik, inguratzailearekin zerikusia duten zientzia-gaien aurkezpenei zuzendutako jardunaldi tekniko bat gehitu dute.

Nolanahi ere, gai nagusia fatxada arinen alorreko berrikuntzen ingurukoa izango da. Izan ere, inguratzaile arkitektonikoen alorrean egin dira beharbada aurrerapen nagusiak, besteak beste, eraikuntza-sistemetan, materialetan eta abarretan. Azken finean, fatxadak egiten du eraikuntzaren nolabaiteko aurkezpena. Gainera, osotasunean erraz hauteman daitekeen dimentsio handiko elementua da berori, eta eraikinari ingurunearekin erlazionatzeko estetika eta itxura ematen dio.

Faktore horien guztien garrantzia dela eta, sektorean egin diren aurrerapen askok eta askok hobekuntzak egitea eta arkitektoen eta jabeen kezkei erantzutea dute helburu. Material arinagoak eta ezaugarri termiko, akustiko eta abar hobeak dituztenak gehitu dituzte, konponbide gero eta konplexuagoak planteatu dituzte, teknologia berriak (LEDak, fotovoltaikoa, eta abar) gehitu dituzte, eta izaera estatikoko fatxadetatik ingurunearen arabera erreakzionatzeko eta eraldatzeko gai izatera igaro dira.

Aurrerapen horiek guztiak alor horretako ehunka enpresak eta ikerketa-zentrok egindako ikerketen eta garapenen ondorio dira. Horrenbestez, kongresuaren helburua da prozesu horri buruz hitz egitea, haren zailtasunak, arazoak, onurak eta abarrak aztertzea, eta inguratzaileen alorrean etorkizunak zer dakarkigun ikustea. Izan ere, gaur egun laborategietan eta diseinu-mahaietan dagoena eraikinetan aurkituko dugu datozen urteetan.

 

  • Data: 2012/01/31
  • Egilea: Elhuyar Fundazioa

Iruzkinak Albistea honetarako

Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.




ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: