IkerChem-ek onkologiaren eremuan sendagai berriak aurkitzea du xede, eta enpresa jaio zenetik, ikaragarri hazi da urte hauetan egindako ikerkuntzei esker. Horri esker, enpresak etorkizun handiko konposatu-multzo bat du. Molekula horiek animalia-ereduetan minbizia inhibitzeko gai dira.
Molekula horietako bat fase aurrekliniko aurreratuan dago, eta emaitza oso onak izan ditu; hortaz, IkerChem-ek espero du fase klinikoetara pasatzeko baimenak lortzea.
Industria farmazeutikoan konposatu kimikoak sendagai bihurtzeko beharra gero eta handiagoa da, eta behar hori asetzen du IkerChem-ek. Erakunde farmazeutiko handientzako patenteen lizentziek beren azpiegiturak zabaltzeko aukera ematen die konpainia horiei, arrazoizko kostu batekin. Modu horretan, IkerChemen eta antzeko enpresa txikietan garatzen diren molekulen hobekuntzan, garapenean eta kudeaketan lan egin dezakete.
Une honetan, minbiziari aurre egiten saihesten duten molekulak garatzen jarraitzen du euskal enpresak, baina etorkizunean beste eremu terapeutiko batzuetan, hala nola neuroendekapenezko gaixotasunetan, lan egiten hastea espero du.