Hala, ibilgailu elektrikoak alokatzeko lehen bi guneak ditu erabilgarri Bilboko jendeak. Bilboko Udalaren jabetzakoak diren gune horiek Alondegia eta Zabalburuko aparkalekuetan daude. Orotara, bederatzi toki edo plaza dira, Bilboko Udalak utziak, eta ibilgailu garbiak alokatzeko zerbitzu berritzailea ematen dute.
IBILEK car-sharingi buruz
IBILEK car-sharing mugikortasun-kontzeptu berria da; ohiko alokairuarekiko ezberdintasun nabarmenak izateaz gainera, automobil pribatuaren aurrean aukera erreala eskaintzen du, energia elektrikoaz elikatzen diren ibilgailuen alokairuaren bitartez. Zerbitzuak 14 ibilgailu elektrikoren (erabat elektrikoak eta hibrido entxufagarriak) flota berri bat jartzen du erabiltzailearen esku, eta http://www.ibilek.es/es/ webguneraren bidez eman daiteke izena eta zuzenean egin ibilgailuaren erreserba. Hartara, aparkalekua eta ordua hitzartu ondoren, alokairua, energia eta aseguruak barne hartzen dituen tarifa batez baliaturik, ibilgailu elektrikoa erabiltzeko moduan izango da bezeroa, eta diru-aurrezpen nabarmena lortuko du ibilgailu partikularraren aldean.
Azken finean, car-sharing zerbitzuak hiri-mugikortasunaren eredu berritzailea eskaintzen du, eta, egindako azterlanen argitan, car-sharing erako ibilgailu bakoitzak lau eta hamar automobil pribatu ordezkatzea lor dezake. Europako herrialde askotan badira dagoeneko car-sharing zerbitzuak martxan; izan ere, mugikortasun-eredu iraunkor hori jarri dute abian Suitza, Alemania eta Erresuma Batuan. Euskadin, IBILEKek prestazioak egokiagoak egin eta mugikortasuna hobetu nahi du. Horretarako, ibilgailu elektrikoen flota bat jarriko du herritarren eskura, energia-kontsumo arduratsuagoa egin eta ingurumena hobeto zaintzeko.
IBILEKek Euskadiko hiru hiriburuetan emango du zerbitzua. Hala, Euskadi osoan zehar mugikortasun elektrikoa izatean ahalbidetuko du aurten.