NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

bimep sozietate berria eratu dute itsas energia ikertzea helburu duen Armintzako instalazioaren kudeaketa egiteko

Bozkatu albiste hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 1 boto
Elkarbanatu: Facebook Delicious Digg Technorati Twitter Zabaldu Aupatu <% Server.htmlDecode("Negóciame") %>
Armintza

Euskadin, itsaso zabalean olatuak biltzeko sistemen ikerkuntza, erakusketa eta ustiapena garatzeko azpiegituraren inguruko instalazio-proiektuak beste urrats bat egin du aurrera mamitze eta sendotze bidean; izan ere, haren eraikuntza, instalazio eta ustiapenaz arduratuko den sozietate publiko bat eratu berri dute:Biscay Marine Energy Platform S.A (bimep).

Sozietatea Eusko Jaurlaritzak, Energiaren Euskal Erakundearen bidez, eta Espainiako Industria Ministerioaren menpeko erakundea den Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) sortu dute, eta erakunde bakoitzaren partaidetza % 80 eta % 20 izango da, hurrenez hurren. Europan horrelako ezaugarriak dituen instalazio bakar bat dago, Eskozian zehazki.

Sozietate berriaren helburu sozialak honako lau lehentasun ditu:

- Itsas energia berriztagarrien bihurgailuak probatzeko eta erakusteko azpiegitura bat garatzea eta instalatzea.

- Bihurgailu horien ikerketa, saiakuntza eta erakusketa egitea eskala errealean; baita horiekin batera doazen ekipo osagarriak eta laguntzaileak ere.

- Itsas energia berriztagarrien alorra garatzeko ikerkuntza sustatzea alderdi guztietatik (ingurumena, teknologia, ontzigintza eta abar).

- Itsas azpiegitura hori ustiatzea merkataritzaren ikuspunturik eta energia elektrikoa ekoiztea.

  • Data: 2012/02/08
  • Egilea: Elhuyar Fundazioa

Iruzkinak Albistea honetarako

Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.




ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: