NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
ERA-NETen INFORMAZIO. Eranets 2011 deialdia. I+G proiektuak Nazioarteko Lankidetzan

  • Data: 2010/11/19
  • Ordutegia: 9:30-13:00
  • Iraupena: 3 ordu
  • Lekua: Bizkaiko Teknologia Parkeko auditorioa. Eraikin Zentrala. Zamudio
  • Irakaste hizkuntza: Gaztelania
  • Agentzia koordinatzailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Antolatzailea: Innobasque- Indutria, Berrikuntza, Merkataritza eta Tursimoa Saila

Informazio gehiago

jdeprado@innobasque.com
94 4209488
I+G-ko Europar Esparruko VI. Programa hasi zenetik, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila I+G+b nazioartekotzeko estrategia aktiboa ari da garatzen, eta horrek EUSKAL ENPRESARI (ETEei bereziki), eta oro har zientzia, teknologia eta berrikuntzaren euskal sistemari, ikerketaren europar dimentsioa indartzen laguntzeko aukera ematen du. Estrategia honen zutabeetako bat Gobernuak ERA-NETen alde egiten duen apustua da. Europar Batzordearen ekimena da eskualde eta estatu mailako gobernuen artean beren ikerketa, garapen eta berrikuntzako programak koordinatzeko.

Objetivos

• 2011ko 9 ERA-NETen deialdiak aurkeztea, horietan parte hartzen duelarik Eusko Jaurlaritzak Innobasqueren lankidetzarekin:

-MANUNET (Manufacturing)
-MATERA (Material Berriak)
-MNT (Mikro eta Nano Teknologia)
-EUROTRANSBIO ( Bioteknologiak)
-EURONANOMED (Nano Medikuntza)            
-SMARTGRIDS (Sare Elektriko Adimentsuak)
-ERNEST (Turismoa)
-ECO-INNOVERA (Eko-Berrikuntza)
-LEADERA (Europan lider diren 6 merkatu: Energiak, Berriztagarriak, Eraikuntza Iraunkorra, Birziklatzea, e-osasuna, Bioproduktuak, Ehun babesgarriak)

• Euskal enpresen (batez ere ETEen) parte-hartzea sustatzea Europako I+G+b lankidetza-proiektuetan.
• Proposamenen arrakastarako aholku praktikoak ematea.

Programa

9:30 - 10:00 PARTE-HARTZAILEEI HARRERA

10:00 - 10.15 ONGIETORRIA ETA SARRERAKOA
Edorta Larrrauri, Eusko Jaurlaritzako Teknologia-zuzendaria.

10:15 - 11:00 MAHAI-INGURUA.
Julie Jasmes and. ERA-NET "LEADERA"ren koordinatzailea. DGo6- Valonia (Belgika)
Roland Brandenburg jna. ERA-NET "MNT"en koordinatzailea. FFG (Austria)
Cristhian Listabarg jna. ERA-NET "EUROTRANSBIO"ren koordinatzailea (Austria).
Moderatzailea: Andere Goirigolzarri and. "MANUNET"en koordinatzailea. Innobasque.

11:00-11:10 EUSKADIREN EMAITZAK ERA-NETetan.
Xabier Maidagan jna. Nazioartekotze-zuzendaria. Innobasque.

11:10 - 11:40 KAFEA HARTZEKO ATSEDENALDIA

11:40 - 12:00 AHOLKU PRAKTIKOAK ERA-NET PROZESUAN PROPOSAMENEK ARRAKASTA IZATEKO
Andere Goirigolzarri and. "MANUNET"en koordinatzailea. Innobasque.
Jose Ramón Otegi jna. "MANUNET"en Europako ebaluatzailea. UPV-EHUko irakaslea

12:00 - 12:20 EUSKADIKO FINANTZAKETA-PROZESUARI BURUZKO AHOLKU PRAKTIKOAK
Arturo Antón jna. Proiektu-ebaluatzailea. SPRI.
Miguel Garcia jna. Proiektuen Kudeaketa eta Kontrola. SPRI.

12:20 - 12:35 ALFA TALDEAREN ESPERIENTZIA ERA-NETetan
Pedro Pablo Rodríguez jna. I+Gko zuzendaria Alfa Taldea.

12:35 - 12:50 ZERBITZUAK ETA LAGUNTZA-TRESNAK: European Enterprise Network (EEN)
Javier Gabilondo jna. EEN euskal zerbitzuaren koordinatzailea. SPRI.

12:50 - 13:00 GALDE-ESKEAK
13:00 JARDUNALDIAREN AMAIERA

KOORDINATZAILEA: IÑAKI ALBA, ERANETen koordinatzaile arduraduna, Eusko Jaurlaritzako Teknologia Zuzendaritzakoa.

Dirigido a

1. Enpresa eta enpresa-elkarte, cluster, aholku-bulego eta abarretako jendearentzat, I+G+b arloan zuzendaritza-ardurak edo ardura teknikoak dituztenentzat.
2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kideentzat

Otros datos de interés

Dohainik da. Bidali izena honi: Judith De Prado jdeprado@innobasque.com,Tel: 94 4209488 / Faxa: 94 420 94 89, ondorengo datu hauekin:
Izena,Abizenak,NAN,Erakundea, Kargua, e-posta,Telefonoa

Segurtasun-arrazoiak direla eta, nahitaezkoa da zeure NAN aurkeztea jardunaldi hau egingo den eraikinera sartzeko.
Sarrera errazteko, beharrezkoa da zure NAN-zka. aldez aurretik guri bidaltzea.

Izena emateko azken eguna: 2010eko azaroaren 17a




ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: