NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Multilateralak eta bilateralak gaiari buruzko informazio-jardunaldia

  • Data: 2010/07/01
  • Ordutegia: 9:00-14:00
  • Iraupena: 5 ordu
  • Lekua: SPRI-Bizkaia Plaza eaikineko auditoriuma Urkixo Zumardia, 36-BILBO
  • Irakaste hizkuntza: Gaztelania
  • Agentzia koordinatzailea: Innobasque
  • Antolatzailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila eta CDTI. SPRI

Informazio gehiago

jdeprado@innobasque.com
944209488
Jardunaldian alderdi orokorrak aztertuko dira, programa bakoitzari dagozkion partikularrak eta horien ingurune geografikoa, eta estatuko parte-hartzaileen aldetik proiektuen aurkezpena kudeatzea. Gainera, dauden finantzaketa-lerroen berri emango da, bai prestatze-faseetarako eta bai I+G jardueretarako. Prozeduren sinpletasunagatik eta kudeaketa eta finantzaketa nazionalagatik, baita ere gutxieneko eskakizun formal eta beren ikuspegi aplikatuagatik, programa hauek egokiak dira oinarri teknologiko edo industriala duten enpresentzako eta batez ere ETE eta Teknologia-Zentroentzako, eta hori estatuko parte-hartzaileen parte-hartze eta lidergo handian ikusten da. EUROSTARSen kasuan, gainera, oinarri teknologikoa edo I+G profila duten enpresen proiektuetara bideratua dago programa hau.

Objetivos 

Jardunaldiaren helburua nazioarteko lankidetza teknologikoko programak, CDTI-k Europan, Iberoamerikan eta beste herrialde batzuekin kudeatuak, aurkeztea da: EUREKA, EUROSTARS, IBEROEKA eta beste E+ programa batzuk (Txina, Japonia, Korea, Kanada, India). Programa hauen helburua zera da: gure herriko enpresek, nazioarteko beste erakunde batzuekin lankidetzan, merkatutik hurbileko I+G proiektuetan parte hartzea.

Programa

9:00 - Bertaratuak erregistratzea

9:30 - Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena

  • Edorta Larrauri jna., Eusko Jaurlaritzako Teknologia Zuzendaria
    José María Leceta jna., CDTI Nazioarteko Zuzendaritza

10:00 - Programa Multilateralak eta Bilateralak: EUREKA, IBEROEKA eta Programa BILATERALAK


  • Emilio Iglesias jna., EUREKA/EUROSTARS Arlo Burua, CDTI

10:30 - EUROSTARS Programa


  • 1. EUROSTARS programaren aurkezpena
    Luuk Borg jna., Eureka Idazkaritza Burua
    2. EUROSTARS programaren interesa euskal enpresarentzat
    Emilio Iglesias jna., EUREKA/EUROSTARS Arlo Burua, CDTI

11:15 - Atsedenaldia kafea hartzeko

11:45 -Nazioarteko proiektuen aurkezpenerako alderdi praktikoak eta finantzaketa-tresnak


  • 1. EUREKA, IBEROEKA eta Bilateralak
    Lydia Gonzalez and., IBEROEKA Arlo Nagusia, CDTI
    2. EUROSTARS eta Nazioarteko Enpresarteko Programako beste ekintza batzuk
    Emilio Iglesias jna., EUREKA/EUROSTARS Arlo Burua, CDTI

12:30 - Galde-eskeak

12:45-13.30 - Kontsulta pertsonalak (izena emateko orrian edo jardunaldian zehar eskatuta)

 

Dirigido a

- Enpresa, Enpresa Elkarte, Cluster, Aholkularitza Enpresa eta abarretan I+G+b-ko zuzendaritza-ardurak edo ardura teknikoak dituztenentzat.

- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kideentzat: Teknologia-Zentro, Korporazio Teknologiko, Unibertsitate eta abarrentzat.

 

Otros datos de interés

Izena ematea dohainik izango da; horretarako azken eguna: 2010eko ekainaren 29a.
Izena emateko orria hona bidali: Judith de Prado jdeprado@innobasque.com, Tel: +34 94 4209488 / Faxa: 94 420 94 89, datu hauekin:Izen-abizenak, NAN, erakundea, kargua, e-posta, telefonoa, DCTIko ordezkariarekin kontsulta pertsonala egiteko eskaria.

(*) Segurtasun-arrazoiak medio, nahitaezkoa izango da zeure NAN aurkeztea jardunaldia egingo den eraikinera sartzeko.
Sarbidea errazteko, aldez aurretik zeure NAN-zenbakia bidali behar diguzu.




ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: