NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Albisteak

Berri-bilatzailea:
(yyyy/MM/dd) (yyyy/MM/dd)

BERRIEN ZERRENDA:

Bruselan gero eta kezkatuago daude sare sozialen pribatutasunagatik

  • Data: 2010/08/01
Albistearen irudia: Bruselan gero eta kezkatuago daude sare sozialen pribatutasunagatik

Facebook-ek bere erabiltzaileen datuen pribatutasunaren inguruan hartu dituen azken neurriek alarma piztu dute Europako Batzordearen egoitzan. Bruselan oso kezkatuta daude zeren sare sozial nagusiak kontrolatzen dituzten enpresa gehienak AEBetan oinarrituta baitaude, eta AEBetan araudia ez da EBn bezain zorrotza.


Euskal enpresen %23 mugikor bidez konektatzen dira Internetera

  • Data: 2010/07/31
Albistearen irudia: Euskal enpresen %23 mugikor bidez konektatzen dira Internetera

Azken hamabi hilabeteetan ikaragarri hazi da mugikor bidezko Internet konexioa Euskal Autonomi Erkidegoko enpresen artean. 2009an konpainien %16k baino ez zuten mugikorra erabiltzen Sarean nabigatzeko, baina gaur egun %23 dira dagoeneko, Eustatek emandako datuen arabera. Hamar langile baino gehiago dituzten enpresen artean, berriz, ratioa %40koa baino handiagoa da.


Eusko Jaurlaritzak Kataluniako Generalitatek diseinatutako aplikazio informatiko bat erabiliko du

  • Data: 2010/07/30
Albistearen irudia: Eusko Jaurlaritzak Kataluniako Generalitatek diseinatutako aplikazio informatiko bat erabiliko du

Eusko Jaurlaritzak dohainik erabiliko du Kataluniako Generalitatek garatutako "Pla de Govern" aplikazio informatikoa. Gobernuaren ekintzak planifikatzeko, koordinatzeko eta ebaluatzeko kudeaketa tresna bat da, eta tresna horren bidez herritarren gogobetetzea lortu nahi da.


Barne Saila Softwarea Kudeatzeko Bulego Tekniko baten bila ari da

  • Data: 2010/07/28
Albistearen irudia: Barne Saila Softwarea Kudeatzeko Bulego Tekniko baten bila ari da

Barne Sailak Eusko Jaurlaritzako gainontzekoengandik bereizitako bere sistema informatiko propioak dauzka. Horregatik, Softwarea Kudeatzeko Bulego Tekniko bat martxan jartzen lagunduko dion enpresa baten bila ari da. Erakunde berri horren funtsezko xedea izango da hainbat ekintza definitzea, egungo aplikazioak eraldatzeko eta erakundearen helburu estrategikoak betetzeko beharko diren etorkizuneko eredu bihurtzeko.


Euskaltel-ek eta euskal erakundeek beren onlineko jarduerak erakutsi dituzte Euskal Encounter topaketan

  • Data: 2010/07/27
Albistearen irudia: Euskaltel-ek eta euskal erakundeek beren onlineko jarduerak erakutsi dituzte Euskal Encounter topaketan

Euskaltelek, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Aldundiak Euskal Encounter-a aprobetxatu zuten beren onlineko jarduerak ezagutarazteko topaketa horretan parte hartu zuten 4.000 lagunei. Euskaltelek, gainera, sari bana eman zien banda zabaleko zerbitzuen proposamen hauei: urruneko mahaigaina duen Marco Einöder-en Helpdesk-a eta Daniel Sebastiánen K-Box-a.

Berrien zerrendaren orrikatzea:

Orrialdea 1 / 816  



ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 25 25 95

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: