-
Data:
2010/11/23
-
Ordutegia:
09:30-12:30
-
Iraupena:
3 ordu
-
Lekua:
Donostiako Teknologia Parkeko Eraikin Nagusia. Mikeletegi Pasealekua 53. 20009 Donostia
-
Irakaste hizkuntza:
Gaztelania
-
Antolatzailea:
Miramon Enpresa Digitala
Lan egiteko orduan, gero eta mendetasun handiagoa dugu informatika-erremintekiko. Internet-en hedapenarekin eta Internetera zuzendutako aplikazioen garapenarekin, beste behar batzuk sortu ditugu eta informazioa eta erremintak beti eta edozein lekutan (leku finkoan edo mugikorrean) erabiltzeko moduan izan nahi ditugu. Ordenagailuak, eramangarriak, PDAk, mugikorrak Pablet PC egunero erabiltzen diren tresnetako batzuk dira eta erreminta berriek horietara egokitzeko beharra dute.
Lan egiteko sortzen diren erronka berriak direla-eta, taldeka era birtualean lan egiteko aukera izan behar dugu, bildu, planifikatu, lan egin, jakinarazi, gogoratu, erabaki... behar dugu eta horretarako informazio guztia zentralizatuta eta edozein gailuren bidez eta edozein lekutik eskuratzeko ahalmena izan behar dugu; gainera, gure lana errazten eta garatzen lagunduko diguten erremintak behar ditugu.
Elarlanean lan egiteko erreminak, gure eguneroko lanean ditugun behar ohikoenei (posta elektronikoa, kontaktuen agenda, egutegia, lanen kudeatzailea, chat, agiriak biltzea, edukiak argitara ematea, agiriak idaztea, kalkulu-orriak…) konponbideak emango dizkien aplikazio-multzoa da.